
Euskal Herriko txoko guztietatik iristen ari da babesa. Zaldibiko kirolariek, gainera, argazki berezia atera dugu abenduaren 27rako deia egiteko: Juantxo Koka eta Mikel Goñi pilotariek ere bat egin dute gurekin Euskal Herriko Kirolariak ekimenari babesa emateko eta Belodromoko ekitaldira joateko deia egiteko. Kirolariak ez ezik, bertsolariak ere batu dira, gainera, babesen zerrendara. Argazkian, besteak beste, Angel Mari Peñagarikano ere ageri da.