Gero eta gehiago gara abenduaren 27an Belodromoan egingo den Kirolhaerria ekitaldira joateko asmoa erakutsi dugun kirolariak.
Euskal Herriko txoko guztietatik ari dira iristen bertaratzeko asmoak eta deiak, eta Usurbilgo kirolariek ere halatsu egin dugu: batu eta argazkia atera dugu gure herriko eta inguruetako kirolari eta herritarrak belodromora joatera animatzeko. AB-27, denok Belodromora!! dio euren pankartak, galdu ezineko hitzordua agendan apuntatzeko gogora araziz.
