
Giro aparta egon zen Hernaniko Txantxangorri Elkartean abenduaren 10ean egindako afarian. Ehunka lagun bildu ziren bertan, tartean sukaldari eta kirolari profesionalak, eskualdeko kirolariak, eta beste hainbat herritar. Guztiak helburu berarekin joan ziren afarira: abenduaren 27an Belodromoan egingo den Kirolhaerria jaialdirako deia egin eta bera prestatzeko diru apur bat biltzea. Helburua beteta, jaki goxo eta afal giro apartaz gozatzeko modua ere izan zuten bertaratutakoek.