A27 KIROLHARRIA
Laudiko kirol talde ugarik eman diogu atxikimendua Euskal Herriko Kirolariei: herri kiroletan aritzen garenak, atletismokoak, futbolekoa, saski baloikoak... guztiak gatoz bat ekimenaren aldarrikapenarekin, eta guztiok egin dugu dei Abenduaren 27an Belodromoan egingo den Kirolhaerria ekitaldira joateko. Babesak ez du etenik.



Euskal Herriko txoko guztietatik iristen ari da babesa. Zaldibiko kirolariek, gainera, argazki berezia atera dugu abenduaren 27rako deia egiteko: Juantxo Koka eta Mikel Goñi pilotariek ere bat egin dute gurekin Euskal Herriko Kirolariak ekimenari babesa emateko eta Belodromoko ekitaldira joateko deia egiteko. Kirolariak ez ezik, bertsolariak ere batu dira, gainera, babesen zerrendara. Argazkian, besteak beste, Angel Mari Peñagarikano ere ageri da.
Gero eta gehiago gara abenduaren 27an Belodromoan egingo den Kirolhaerria ekitaldira joateko asmoa erakutsi dugun kirolariak.
Euskal Herriko txoko guztietatik ari dira iristen bertaratzeko asmoak eta deiak, eta Usurbilgo kirolariek ere halatsu egin dugu: batu eta argazkia atera dugu gure herriko eta inguruetako kirolari eta herritarrak belodromora joatera animatzeko. AB-27, denok Belodromora!! dio euren pankartak, galdu ezineko hitzordua agendan apuntatzeko gogora araziz.


Giro aparta egon zen Hernaniko Txantxangorri Elkartean abenduaren 10ean egindako afarian. Ehunka lagun bildu ziren bertan, tartean sukaldari eta kirolari profesionalak, eskualdeko kirolariak, eta beste hainbat herritar. Guztiak helburu berarekin joan ziren afarira: abenduaren 27an Belodromoan egingo den Kirolhaerria jaialdirako deia egin eta bera prestatzeko diru apur bat biltzea. Helburua beteta, jaki goxo eta afal giro apartaz gozatzeko modua ere izan zuten bertaratutakoek.
Abenduaren 27an Belodromoan egingo den Kirolhaerria ekitaldira joateko deia egin dute hainbat pilotarik. Ikusi deialdiaren bideoa argazkian klikatuta.
Orria: 2 Guztira: 3
«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»