A27 KIROLHARRIA

Mila eta bederatziehundik gora dira jada Euskal Herria ofizialki ordezkatzeko eskatu duten kirolariak

Durangotx

Atxikimenduak eten gabe ari dira iristen. Mila eta bederatziehundik gora dira jada Euskal Herriko Kirolarien aldarrikapenekin bat egin duten kirolariak, eta kopurua eten gabe handituz doa. Horietatik askok agerraldia egin dute abenduaren 7an Durangon, eta publikoki eskatu dute kirola egitean, Euskal Herria aintzat hartuaz, euskal herritar gisara aritzeko aukera izatea nahi dutela, nazioartean, bakarka edo taldeka, Euskal Herria ofizialki ordezkatuz parte hartzeko aukera izan nahi dutela, eta horretarako, zazpi lurraldeetako kirolariak barnebilduko dituen tresna beharra aitortu eta bera sortzen saiatuko direla.

Bide horretako lehen mugarria abenduaren 27a izango da, Donostiako belodromoan egingo den Kirolhaerria ekitaldia hain justu, eta bertaratu eta parte hartzeko deia egin die kirolariek euskal jendarteari.

Ikusi agerraldiko bideoa.

Agerraldian irakurritako adierazpena:
Euskaraz
Gazteleraz
Frantsesez

 

Abenduaren 10eko afarirako deia egin dute kirolari eta sukaldariek

hernaniafaritx

Abenduaren 10ean Hernaniko Txantxangorri elkartean egingo den afariko menua aurkeztu dute hainbat kirolari profesionalek eta sukaldari entzutetsuk. Asier Olaizola eta Oier Mendizabal pilotariek, Eñaut Zubikarai eta Mikel Aranburu Realeko jokalariek, eta beste hainbat kirolarik, eta Alberto Rodriguez eta Xabi Gorrotxategi sukaldariek afari horretara joateko deia egin dute, gainera, bertan lortuko den dirua abenduaren 27an Donostiako Belodromoan egingo den KIROLHARRIA ekitaldirako izango baita. Kirolari horiek eta afaria bertaratzen direnek luxuzko menuaz gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, abenduaren 27rako motorrak berotzen hastekoa ere.

 

Hernani aldeko kirolariek ere bat egin dute KIROLHARRIArekin

 

hernani1              hernani2

Hernani aldeko kirolariek ere bat egin dute KIROLHARRIA ekimenarekin. Eskualdeko ehun bat kirolarik abenduaren 27an Donostiako belodromoan egingo den ekitaldira joateko deia egin dute, eta horrekin batera, ekimen horri babesa egiteko Hernanin bertan egingo den beste ekimen baten berri ere eman dute.

Abenduaren 10ean egingo da, hain justu, ekimen hori. Hernaniko elkarte batean afaria egingo dute KILOLHARRIAri susteangua emateko. Bertan izango dira eskualdeko kirolariak, eta baita kirolari profesional batzuk ere. Afarira joateko gonbita egin diete Hernaniko kirolariek herritarrei.

 

Abenduaren 27an KIROLHARRIA Donostiako Belodromoan

Azken urteotan, abenduko oporraldia euskal sentimendua dugun kirolariok biltzeko erreferentzi garaia bihurtu da. Gaur hemen bildu garenok, aipatutako norabidean, euskal kirolariok jasotako babesa baliatzera gatoz. Eta aditzera eman nahi dugu, urrats zehatzak ematen ari garela.

Kirol munduaz gozatu eta Euskal Herria aintzat hartzen dugun guztioi, elkartzeko beharra sortu zaigu. Elkarren berri izan eta norabide berean antolatzeko deia zabaltzen ari gara. Honela, bide berri bat hasi eta aukera berriak zabaltzeko.

Zentzu horretan, lehenengo harria abenduaren 27an jarriko dugu Donostiako Belodromoan ospatuko dugun “KIROLHARRIA” deitu diogun ekitaldian. Aurrenengo aldia izango da zazpi lurraldeetako euskal kirolariok elkartu eta gure kabuz, guk antolatuko dugun zerbait egiten dugula. Gure gustukoa, gure neurrikoa eta gure beharretarako.

Eguna gerturatu ahala aurkeztuko dizuegu egitaraua. Kirol jaia izanik, kirola izango da protagonista nagusia, baina musikari, bertsolari, antzezle eta kide ugari ari zaizkigu jada elkartzen. Bertaratuko zareten guztiok, gogoan geratuko zaizkizuen hainbat momentu bizi ahal izango dituzue.

Hartu gogoan, abenduaren 27an, arratsaldeko 17.30etan, Donostiako Belodromoan “KIROLHARRIA”. Han elkartuko gara!!

Donostian, 2009ko azaroaren 18an

 

Agerraldiko testua deskargatzeko:

Euskaraz Castellano-Française Agerraldiko argazkiak ikusi

 

Orria: 3 Guztira: 3

«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»