A27 KIROLHARRIA

Jendetzak bat egin du 'Kirolhaerria'ren aldarrikapenekin

balodromueBost mila euskal herritar baino gehiagok egin dute bat Euskal Herriko Kirolarien aldarripanekin. Bete egin dugu belodromoa, babestu egin duzue "Kirolhaerria". Eskerrak eta zorionak eman besterik ez zaigu gelditzen Euskal Herriko Kirolarioi, eskerrak erakutsitako babesarengatik, eta zorionak gure aurreneko mugarria jartzeko egin duzuen lanagatik.

Euskal Herria lur zati bat baino gehiago da: Hizkuntza bat da: euskara. Jende bat: gu. Ohiturak eta harremanak egiteko modu bat: gurea. Eta, guri dagokigunez behintzat, jolasetatik hasi eta kiroletarako ibilbidean, osasunez, lehiatzeko grinaz, gozatzeko beharraz eta erronkak ezartzeko joeraz bizi garena: gure kirol mundua.

Kirolaren aniztasun honetan, bada batzen gaituen sentimendu bat... bai... bat_bi_hiru_lau edo zazpi, baina hemen dago. Eta hori... Euskal Herria da.

Guk, beste herri, nazio, estatu edo erakundeak errespetatuz, ez dugu pareko traturik jasotzen. Mugak ipintzen dizkigute, aitzakiak ere lepo, baina kirolariak gara, bihotz nekaezineko kirolariak, kementsuak, indartsuak, estrategak eta gainera... euskaldunak.

Milaka eta milaka urtez, belaunaldiz belaunaldi jasotako nortasunari eutsi nahi izan diogu. Hau hiltzen ez uztekoardura da gurea.

Estatuek botere ekonomikoa, legegilea, judiziala eta exekutiboa dituzte: materia, andana, alegia. Guk maitasuna, gogoa, grina, beharra eta nahiaren kultura ditugu; energia. Oraingoan, energia hau guri begira jarri, eta Euskal Herriaren «Botere Kulturala» eraikitzen hasi nahi dugu, kiroletik, gure herriareki- ko maitasunari lekua eginez, eta honela, munduari iruzurrik egin gabe, garen bezala azalduko gatzaizkio.

Euskal Herriko Kirolariok, gure beharretarako lantresna, lanabesa gure gustuko egitura, etxea gure hutsuneak betetzeko kutxa, eraiki nahi dugu. Guztion sormenaz eta la- naz aurrera aterako dena.

Gaurkoa lehen mugarria izan da. Baina bidea luzea da.

Bide hau aurrerantzean ere elkarrekin batuz, uztartuz, uztarri berean egin nahi dugu.Honaino heltzeko izan ditugun bide lagunei aipamena egin gabe ezin dugu gaurkoa agurtu: Hausnarketarako bidea ireki duzuen guztiei,KirolHaerria prestatzen eta aurrelanak egiten aritu zare- tenoi, zein gaur bertara etorri zaretenoi, edo etorri nahi baina etrortzerik izan ez dutenoi: ez esker hutsalik eta ezta ohorerik ere, zuei denoi, kirol-harri-herri-bihotzez...

Zorionak!

Hasi ziren, ari gara eta egin... egingo dugu!

Atxik kirolari!..., atxik herriari!

Euskal Herriko Kirolariak

Euskal Herrian, 2009ko abenduaren 27an

 

 

 

Bi mila atxikimendutik gora lortu ditugu jada eta babesa etengabe ari da iristen

Belodromoko hitzordua gero eta gertuago, orduan eta gehiago dira Kirolhaerria ekimenera joateko asmoa agertu dutenetak. Dagoeneko 2.139 dira atxikimendua eman duten kirolariak, eta ugari dira Euskal Herriko herri ezberdinetatik joango garen kirolariak.

Idiazabalko kirolariok, esaterako, egin dugu deia eta joango gara.

idiazabal

Eta Aiztondo bailarako kirolariok ere beste horrenbeste egin dugu. Herritarrei bertaratzeko deia egin diegu, eta igandean belodromora joateko autobusak ere antolatu ditugu.

aiztondotxt

Zatoz zu ere Donostiako belodromora. Abendauren 27an, 18:00etan hasita!

 

Bertsolari eta kirolariok belodromora gonbidatzen zaitugu

Entzun bertsolari eta kirolariok zuretzat espreski egin ditugun gonbidapenak.

 

 
 

Kirolak, arteak, kulturak eta aldarrikapenak bat egingo dute 'Kirolhaerria'n

egitarautxIkuskizun benetan berezia izango da abenduaren 27an Donostiako belodromoan. Kirolaherria ekitaldian kirolak, kulturak eta arteak bat egingo dute, Eneko Olasagastik zuzendutako bi orduko saioan. Koldobika Jauregi artistak bereziki diseinatutako harriarekin arituko gara harrijasotzaileok, Irati Anda eta Gorka Karapeto eskalatzaileok belodromoko egitura eskalatzeko ahalegina egingo dugu, aizkolariok eta trontzalariok txalaparta soinuen erritmoan egingo dugu lana, sokatira eta arraun ekitaldi bereziak izango dira… Arritxu Iribar eta Xabier Usabiagak aurkeztuko dute saioa, eta bertan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalisten bertsoak entzuteko modua ere izango da. 18:00etan hasiko da, eta sarrera dohan izango da.

Bete egin nahi dugu belodromoa kirolariok, eta bertaratzeko dei egiten dizugu. Atzoko agerraldian (abenduak 17) izan ginen Aimar Irigoien harrijasotzailea, Mikel Orbañanos arraunlaria, Felix Izeta xake jokalaria, eta Gorka Karapeto eta Irati Anda eskalatzaileak, besteak bete. Ikuskizunaz gozatzeaz gain, Kirolhaerriak Euskal Herriko Kirolariak ekimenaren aldarria zabaltzeko helburua ere badu gure ekimenak, eta horretan ere gurekin bat egitea eskatu nahi dizugu. Etorri eta gozatu!

 

Orria: 1 Guztira: 3

«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»